Arabako Ingurune Irekiko Neurrien Zerbitzuak urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoan jasotako ingurune irekiko neurri judizialak betearazten ditu, adingabeen epaitegiek emandakoak eta Arabako Lurralde Historikoan bizi diren pertsonei buruzkoak: zaintzapeko askatasuna, tratamendu anbulatorioa, gizartearentzako prestazioak, gizarte- eta hezkuntza-zereginak eta asteburuko egonaldiak etxean.

Helburua

Ingurune irekiko taldearen helburu orokorra gazteen neurri judizialen betetze-mailaren jarraipena egitea da, haien eta ingurukoen egoera pertsonalak kontuan hartuta, harreman eta laguntza gizarte-hezitzaile pertsonalizatuaren bidez.

Kudeaketa

  • Sail instituzionala: Eusko Jaurlaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.
  • Justizia Zuzendaritza. Lizitazio espedientea: C06/16/2002 – I02/10/2007
  • Zerbitzu kontratua, 1998tik 2007ko ekainera arte.
  • Lankidetza-hitzarmena 2007ko uztailetik gaur egun arte.
  • Esku-hartze eremua: Arabako Lurralde Historikoa.