Aurki hasiko da Euskaraldia eta gurean dena prest dago ekimenerako. Dinamika honetan parte hartzen dugun lehen aldia da eta gogotsu gaude. Euskararen presentzia areagotzeko eta lankideak euskaraz hitz egitera animatzeko asmoz eman dugu izena. Horrela, euskararen erabilera eta presentzia handitzea lortzea da ideia, era ludiko batean. Euskaraldian hartutako ohitura hauek epe luzean mantendu nahiko genituzke.
Ariketan bakoitzak norbere mailaren arabera eta gaitasunaren arabera hartuko dugu parte, bakoitzak bere erritmoan; gehiago edo gutxiago, hobeto edo okerrago. Berdin da, euskara ahoan eta ikusgarri egitea da kontua. Integraziorako bide izan dadila, loturak sendotzeko eta bertako hizkuntzari elkarrekin lekua egiteko. Hori dela eta, Ahobizi eta Belarriprest rol ofizialez gain, Bihotz-goxo rola ere egongo da. Azken rol hau dinamikarekin bat datozen, baina euskaraz ez dakiten eta ulertzen ez duten pertsonei zuzenduta dago.
Informazio gehiagorako Euskaraldiko web orria bisitatu:
MAIATZAREN 15ETIK 25ERA JARRI TXAPA, AKTIBATU EUSKARA ETA UTZI LOTSAK ALDE BATERA!
