Dynamo International gobernuz kanpoko erakundeen nazioarteko sarea da, eta mundu osoko milaka kale hezitzaile biltzen ditu. Erakundeak aktiboki borrokatzen du gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonen oinarrizko eskubideak babesteko eta gizarteratzeko, bereziki haur eta gazteenak. Sare honek 57 herrialdetan jarduten du. IRSEARABA S.Coop. Kale Hezikelta Udal Programaren bitartez Dynamo-ko kide da. Nazioarteko lankidetzaren bidez, haur eta gazteekin egiten den lana hobetzea da helburua: prestakuntza ematen da, esperientziak trukatzen dira, hezkuntza-baliabideak garatzen dira eta nazioarteko mugikortasun-programak aurrera eramaten dira.
Maiatzaren 19tik 23ra Vilnan, Lituanian, 17 herrialdeetako ordezkariak bildu zituen Dynamo International sarearen Europa mailako bilkura egin zen. Nazioarteko lankidetza indartzen, langileen gaitasunak hobetzen, jardunbide egokiak trukatzen eta gazteen interesak ahalik eta modu eraginkorrenean ordezkatzen lagundu zuen, bai Lituanian, bai nazioartean.
Aurten jorratu diren gaiak gazteei eragiten dieten erronka sozialetan oinarritu dira: gero eta erradikalizazio handiagoa Europan eta gazteen artean, inflazioak eta gerrak eragindako segurtasunik eza, migrazioaren gorakada, indarkeria eta osasun mentaleko arazoak, eta desinformazioak eta buloak gizartean duen eragina.
Astean zehar, bileraz aparte, erakundeetara ikasketa bisitak egin genituen non kale hezikuntza programa desberdinak ikusteko aukera izan genuen. Era berean, Lituaniako Errepublikako parlamentuan gazteak eta kale hezkuntza lanari buruzko nazioarteko konferentzia burutu zen. Hitzaldiaren helburua kale hezkuntzako praktikak aurkeztea eta horiei buruz hausnartzea izan zen, kontuan hartuz gazteen errealitateak eta komunitatea.
Esperientzia aberasgarria izan zen zentzu profesionalean zein pertsonalean, horrelako elkarguneek sortzen dituzten sinergiak gure praktikak hobetzeko balio dute, baita kuestionatzeko ere. Izan ere, zalantzan jartzeko prest ez baldin bagaude, eskuhartze sozioedukatibo eraldatzailerik ez dugu lortuko.
Idoia Martinez de Lahidalga Ibarrola (Kale Heziketa Udal Programa)



