IRSEARABA

GIZARTE-EKIMENEKO KOOPERATIBA

GIZARTE-EKIMENEKO IRSEARABA S. COOP. KOOPERATIBA 1987an eratutako erakunde pribatua gara. Hasieran, Elkarte-izaera izan genuen, baina 2023. urteaz geroztik Kooperatiba gisa jarduten dugu, nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan eta gehienbat Arabako Lurralde Historikoan.

Hastapenetatik, beti egin izan dugu lan kalitatean oinarrituriko antolaketa- eta metodologia- sistema finkatzeko, erakundeekiko, administrazio publikoekiko eta kudeatzen ditugun Zerbitzuen eta Programen hartzaileekiko konpromisoak bideratua.

IRSEARABA osatzen dugun profesionalok (Gizarte Esku-hartzearen, Gizarte-hezkuntzaren, Psikologiaren eta Administrazio-kudeaketaren esparrukoak) Gizarte-zerbitzu, -programa eta -proiektuen garapenean kalitatea bermatzen duten talde kohesionatuak eta diziplina anitzekoak osatzeko beharrezko prestakuntza akademikoa eta giza prestakuntza ditugu.

  • Gure erakundea Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago, 20220058 zenbakiarekin, baita Gasteizko Herri Erakundeen Udal Erregistroan ere, 409 zenbakiarekin, eta Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan ere bai, 315 zenbakiarekin.
  • GIZARTE-IZAERAKO ERAKUNDE gisa aitortuta dago eta, beraz, BEZetik salbuetsita (Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendu Probintzialaren 13.1. artikuluaren 8. atalean xedatutakoaren arabera).
  • Kalitatea kudeatzeko sistema ezarrita dauka, ISO 9001:2015 Arauaren eta EFQM Ereduaren esparruan.
  • Emakunderen Erakunde Laguntzaile aitorpena du, 2022ko apiriletik (otsailaren 11ko 11/2014 Dekretua).

Erakundearen xedeak

  • Gizartea gizarte-bazterkeriako egoerez sentsibilizatzea, bai eta prebenitzeko eta maila
    pertsonal zein kolektiboan inplikatzeko egon daitezkeen moduez ere.
  • Gizarte-bazterkeriarekin loturiko egoera pertsonal edo kolektibo zehatzetan eragitea, metodologia psikosozialak, gizarte- eta hezkuntza-alorrekoak, eta abar erabiliz.
  • Integrazio pertsonal eta sozialerako zailtasunak dituzten pertsonak maila pertsonalean, hezkuntza-, gizarte-, kultura-, lan-esparruetan eta/edo ekonomikoki sustatzea, eta, era berean, haien hurbileko inguruneari laguntzea.
  • Artaturiko pertsonen enplegurako prestakuntza ahalbidetzea.
  • Baliabideetan artaturiko biztanleekin lan egiten duten profesionalei esku hartzeko metodologiei buruzko prestakuntza-prozesuak erraztea.
irsearaba-entrada

Erakundearen balioak

Gizarte-erantzukizuna

Konpromisoa eta hurbiltasuna harremanetan

Profesionaltasuna

Giza kalitatea

Aukera-berdintasuna

Tokiko garapen iraunkorra

Bizitza pertsonalaren eta lanaren kontziliazioa

Eraginkortasuna

Kudeaketa-taldea

Kudeaketa-politika

IRSEARABA S. COOP.-ek Kalitatearen ISO 9001 ziurtagiria dauka, 2000. urtetik, kudeatzen dituen zerbitzu guztietarako. Hala, zerbitzu bakoitzean esku-hartze sozialerako barne-mailako tresna eta lanabes metodologikoez gain, erakunde independentea dugu eskainitako esku hartze sozialean kudeaketaren kalitatea egiaztatzeko eta ziurtatzeko.

Kalitatea kudeatzeko gure sisteman doikuntza garrantzitsuak egin ditugu 2015etik, alegia, ISO 9001:2015 Araua argitaratu zenetik, azkenengo eskakizunak betetzeko helburuz. Horrez gain, aurrera egiten jarraitzen dugu profesional-talde bakoitzak artatzen dituen pertsonen beharrei irizpide egokiekin erantzuteko.

Sistemaren berrikuspenak gure Kalitatea Kudeatzeko Eskuliburua eta gure Kalitate-politika eguneratzea dakar berekin. Agiri horrek kalitateari dagokionez gure erakundearen ikuskera jasotzen du, laburbilduta, eta horrexegatik da bereziki garrantzitsua IRSEARABAn parte hartzen dugun guztiontzat.

Politika hori gurekin harremanetan dauden guztiek ezagutu behar dutela uste dugu: kudeatzen ditugun zerbitzuetan artaturiko pertsonak, gure erakundearekin lankidetzan aritzen diren profesionalak, kide garen sareetan gurekin batera lan egiten duten erakundeak, IRSEARABA S. COOP.-ek Kalitatearen ISO 9001 ziurtagiria dauka, 2000. urtetik, kudeatzen dituen zerbitzu guztietarako. Hala, zerbitzu bakoitzean esku-hartze sozialerako barne-mailako tresna eta lanabes metodologikoez gain, erakunde independentea dugu eskainitako esku-hartze sozialean kudeaketaren kalitatea egiaztatzeko eta ziurtatzeko.

2023ko urrian, SKSko langile espezializatuek berriro ikuskatu zituzten gure programak eta zerbitzuak, eta, beste behin, ISO 9001:2015 Arauaren araberako ziurtagiria eskuratu zuten, beste hiru urterako.

Datozen hiru urteotan, gizarte-berrikuntzaren eta jardunbide egokien esparruetan hobekuntzak txertatzearen aldeko apustua egiten jarraituko dugu, gure profesionaltasunaren ahalik eta eremu guztietan eragin positiboa izan dezaten.