Egokitzen Banantze- eta Dibortzio-egoeretan Gurasokidetasun Positiborako Programa da, familiei beren guraso-trebetasunak hobetzen laguntzeko eta, horrela, seme-alabak familia-errealitate berrira egokitzeko eta modu osasungarrian hazteko ingurune segurua sortu ahal izateko. Programaren elementu nagusia izaera prebentiboa da; hala, talde-mailako esku-hartzearen bidez, parte-hartzaileek banandu osteko egoera berriari egokiro aurre egiten laguntzeko jarduerak eta dinamikak partekatzen dituzte. Eta, familia-errealitate bakoitzaren arabera, banakako arreta ematen da nork bere egoera zehatzari aurre egiteko orientazioa eta aholkularitza jasotzeko. Banantze- edo dibortzio-prozesuaren ondorioz egoera gatazkatsuan dauden adingabeko seme-alabak dituzten familientzat da.

Parte hartzeko hainbat modalitate daude:

  • Guraso-taldeak.
  • Haur-taldeak (8 eta 12 urte bitartekoak)
  • Aitona-amonen taldeak
  • Bikote berrien taldea
  • Nerabeentzako banakako arreta.

 

Helburua

  • Beraz, programaren helburu nagusia da gurasoek, aitona-amonek eta bikote berriek haurrak gatazkatik eratorritako estresetik babestu eta egoerari modu osasungarrian aurre egiteko gaitasuna areagotu ahal izateko ezagutzak eta trebetasunak berenganatzea. 
  • Programak gurasoengan, aitona-amonengan eta bikote berriengan ingurune segurua sortzeko erantzukizuna sustatzen du, gurasoak banandu edo dibortziatu ondoren sorturiko familia-aldaketen ostean seme-alabak indarrez hazi ahal izateko.
  • Programak izaera prebentiboa du, familiari seme-alabek dibortzioaren eta prozesu horrek dakarren guztiaren ondorioz jasaten duten estresa minimizatzeko ezagutza eta trebetasun egokiak bereganatzen eta garatzen laguntzen baitio.
  • Hori dela eta, ez da talde terapeutikoa, talde psiko-hezitzailea baizik, non trebetasun eta estrategia zehatzak ikasten diren.
  • Esku-hartze laburra da, eta, hausnartzeko aukera emateaz gain, familiako kide guztientzako egokiagoa izango den bestelako familia-funtzionamendurako trantsizioa errazteko jarraibide zehatzak eskaintzen ditu.

Kudeaketa

  • IRSEARABA S. COOP.-ek kudeaturiko programa. Lizitazio-espedientea: 2022/CO_ASER/0041.
  • Sail instituzionala: Gasteizko Udala. Gizarte Politiketako Saila.
  • Zerbitzuak 2018ko azarotik ematen.