Gizarte- eta hezkuntza-zentroak (Landaburun, Zabalganan eta Osasun Iturri kalean) bizikidetza-unitateak dira, familiaren etxebizitzaren osagarriak, 10 haur eta/edo nerabe eskolaz kanpoko ordutegian artatzen dituztenak, funtsezko helburua izanik gurasoen laguntzarekin seme-alaben premiak asetzen eta haien garapen integrala optimizatzen laguntzea.
Helburua
- Artaturiko haurren eta gazteen oreka pertsonala (afektiboa, emozionala) hobetzea. Trebetasun pertsonalak eta sozialak entrenatzea, haien baliabideak eta interesguneak oinarri.
- Haien familia-errealitatea ulertzea eta aintzat hartzea; haren dinamikan parte hartzea (modu pozgarri eta atsegingarrian).
- Garapen fisiko eta psikiko osasungarrirako jarrera eta gaitasun egokiak (kirola, higienea, etab.) barneratzea.
- Psikomotrizitatea eta gaitasun kognitiboa garatzea (prestakuntza akademiko, kultural, soziolaboralerako prozesua optimizatuta).
- Ingurune komunitarioan modu aktiboan parte hartzea sustatzea: baliabide soziokulturalak, aisialdia, kirola, talde antolatuak, lagunak, etab.
Kudeaketa
- Sail instituzionala: Gasteizko Udala. Gizarte Politiketako Saila.
- Landaburu eta Zabalganako zentroak: zerbitzuak 2003ko irailetik gaur egunera arte ematen. Espediente-zk.: 2021/CO_ASER/0079 L1 eta L2.
- Osasun Iturri kaleko zentroa: Irsearabak sustatua eta Ateka S.L.-k kudeatua. Zerbitzuak 2018ko urtarriletik gaur egunera arte ematen. Espediente-zk.: 2021/CO_ASER/0085.