Kale Heziketa Programa haurra edo nerabea garatzen den gizarte- eta harreman-sisteman esku-hartze espezializatua egiteko baliabidea da, haren ingurune hurbilenean eta hiriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen antolamendu-testuinguruan lehen jarduera gisa.
10 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzenduta dago, baldin eta arrisku-adierazleak badituzte, edo faktore sozial, familiar eta/edo pertsonalak elkartzen badira, eta faktore horiek erabateko garapen pertsonal eta soziala zailtzen edo arriskuan jartzen badute.
Helburua
Esku-hartze honen helburu nagusia haurren eta nerabeen garapen pertsonaleko prozesuak babestea, bermatzea eta optimizatzea da, beren eguneroko bizitzako ohiko egoeratan, gizarte-ingurune hurbilean, egoera pertsonaletan, interakzioetan… jardunez. Helburu orokorrak hauek dira:
- Arriskuan dauden haurrak eta nerabeak antzematea.
- Haien gizarteratze prozesua babestea eta gizarte baliabide eta sareetan gizarteratzen laguntzea.
- Nerabeen zailtasun eta arazoen gainean jendartea sentsibilizatzea.
Kudeaketa
- Sail instituzionala: Vitoria-Gasteizko Udala. Gizarte Politiketako Saila. Gizarte Ekintzako Zerbitzua. 2023/CO_ASER/0002 lizitazio-espedientea
- 1988 urteaz geroztik gaur arte zerbitzua kudeatzen.
- Esku-hartze eremua: Vitoria-Gasteiz, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek zehaztutako zonakatzearen arabera.
Gasteizko Kale Hezkuntzako Udal Programa: ibilbide baten historia eta etorkizunerako proiekzioa.
Azterlana Gasteizko Udalak, IRSEARABAk, Kaleko Heziketa Programa kudeatzen duen erakunde bezala, eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) elkarlanean egindako ahalegina da. Bertan, KHPren ibilbidea jasotzen da, inplikatutako pertsonen kontakizunen bidez, eta programa aztertzen da, hemendik aurrerako erronkei dagokienez.