Etxe Funtzionala edo harrera-pisua auzoan integraturiko etxebizitza da, non gehienez hamar

haur edo nerabe bizi daitezkeen urte osoan, hezitzaile-talde batek artaturik. Baliabide hau 4 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago, hirian bizi direnak, gurasoen aldetik oinarrizko premiak ase gabe dituzten haur eta gazteentzat hain zuzen*.

*BALORA irizpideetan eta gizarte-babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza-harrerako baliabideak arautzen dituen uztailaren 8ko 131/2008 DEKRETUAN definitutako egoerak, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoa (Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren Legearen aldaketa partziala) eta Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legea aplikatuz. Etxe funtzionala DEKRETU horretan aurreikusitako egoitza-harrerako baliabideetako bat da, hau da, egoitza-harreratzat hartzen da zaintzaren ordezko neurria, administratiboa edo judiziala, haur eta nerabeei egoitza-ingurune batean arreta integrala eskaintzea helburu duena, baldin eta haur eta nerabe horien premia materialak, afektiboak eta hezkuntzakoak ezin badira bete, aldi baterako behintzat, familian bertan.

Helburua

  • Haur edo nerabeentzako bizikidetza-bide egokia izatea.
  • Arreta eta hezkuntza pertsonalizatua eta integrala garatzea, haien beharrei, zailtasunei, eboluzio-uneari eta gaitasunei erantzunez, elkarrekintza-testuinguru desberdinetan integratuz (familia, eskola, gizarte-bizitza, etab.).
  • Familiari laguntza ematea, motibazio- eta trebakuntza-prozesuak bultzatuz, lotura afektiboak eta gurasoen gaitasunak hobetzeko.
  • Beste testuinguru batzuetan integratzeko erabiltzaileen prestakuntza, haien premiak asetzeko eta haien ahalmenak garatzeko.

Kudeaketa

  • Sail instituzionala: Gizarte Ongizateko Foru Erakundea. Adingabearen eta familiaren arloa 1/23 espedientea.
  • Txalaparta etxea: 1994. urtetik gaur egun arte.
  • Pablo Uranga etxea: 1996. urtetik gaur arte zerbitzu kontratua.
  • Fuente de la Salud etxea: 2010etik gaur arte zerbitzu kontratua.