Bidatu programa ardurapean seme-alaba adingabeak dituzten amentzako familia-babeserako programa da. Ama gazteak, baliabide pertsonal potentzialak dituztenak, baina ama une zailean izan direnak, hainbat arrazoirengatik, eta nolabaiteko laguntza pertsonal eta materiala behar dutenak seme-alabak behar bezala zaindu eta artatu ahal izateko. Bakarrik dauden emakumeak, 18 urtetik gorakoak edo adingabe emantzipatuak, programan sartzeko unean gehienez 8 urteko seme-alabak dituztenak, familia-laguntzarik ez dutenak, edo laguntza eskasa dutenak, eta baliabide ekonomikorik gabeak.

Helburua

  • Babesturiko ostatu-programa.
  • Gizarte- eta hezkuntza-esparruan esku hartzeko gunea, non, harreraz gain, amen eta haien seme-alaben suspertzea, integrazioa eta garapen pertsonala ahalbidetzen diren.
  • Haurren ongizatea hobetzea, babesgabetasun-egoerari amaiera emanda.
  • Familia-unitateari eustea. 
  • Haurraren behar fisiko, sozial, kognitibo eta emozionalak bere familia-ingurunean asetzen direla ziurtatzea.
  • Amei eta haien seme-alabei denen beharrak asetzeko laguntza-sare egonkor eta nahikoa eskaintzea.

Kudeaketa

  • IRSEARABA S. COOP.-ek kudeaturiko programa. Espediente-zk.: 2023/CO_ASER/0120.
  • Sail instituzionala: Gasteizko Udala. Gizarte Politiketako Saila.
  • Zerbitzuak 2008ko urritik ematen.