Familia-babeserako Salburua programa esperientzia psikosozial eta hezitzailea da, non diziplinarteko talde batek hainbat baliabideren bitartez hartzen duen esku familiekin, eta neurrizko babesgabetasuna jasateko arrisku-egoeran dauden haurrak edo nerabeak (3 eta 18 urte bitartekoak) dituzten familientzat da.

Helburua

  • Babesgabetasun-egoerari amaiera ematea eta berriz gertatzea saihesteko beharrezko baldintzak ezartzea.
  • Familia-unitateari eustea eta haurra familia-girotik banantzea prebenitzea, adingabearekin eta familiarekin berarekin hori sustatuz eta horretarako lan eginez.
  • Haurraren edo nerabearen aita, ama edo haren tutoretzaz edo zaintzaz arduratzen diren pertsonak guraso-rola behar bezala betetzeko gaitzea.
  • Normalizazioa erraztea, haurrari edo nerabeari ingurune bizigarri eta normalizatua eskainiz.
  • Adingabeari hezkuntza integrala ematea: alde batetik, familiarekin lan eginez, arretarik gabeko jokabideak desagerraraziz, gurasoei beren eremu defizitarioetan oinarrizko baliabideak emanez, gurasoak diren aldetik beren zeregina betetzeko familia-gaitasunak indartuz eta beharrezko gizarte-laguntza eskainiz; beste alde batetik, adingabearekin bere osotasunean lan eginez: maila pertsonalean, eta familiaren, eskolaren eta gizartearen esparruetan.  
  • Familia-harremanen kalitatea hobetzea: ezkontideena, guraso eta seme-alaben artekoa, eta anai-arreben artekoa.
  • Familiak arazoei eraginkortasunez aurre egiteko eta egoera estresagarriak kudeatzeko duen gaitasuna sendotzea.

Kudeaketa

  • IRSEARABA S. COOP.-ek kudeaturiko programa. Lizitazio-espedientea: 2023/CO_ASER/0092.
  • Sail instituzionala: Gasteizko Udala. Gizarte Politiketako Saila.
  • Zerbitzuak 2010eko irailetik ematen.