GIZARTE-EKIMENEKO IRSEARABA S. KOOP.-en helburuen artean, Gizarte Esku-hartzearen esparruko Programak eta Zerbitzuak kudeatzea dago, baita toki-, erkidego- edo Estatu-mailako erakunde publiko zein pribatuekin hitzarturikoak edo kontrataturikoak ere.

FAMILIA BABESA

Babes-sistemako hainbat programa biltzen ditu, haur eta nerabeei eta haien familiei arreta eta laguntza psikosozial eta hezitzailea eskaintzen dizkietenak gurasotasun positiboa sustatzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO

ETXE FUNTZIONALAK

Etxe Funtzionala edo harrera-pisua auzoan integraturiko etxebizitza da, non gehienez hamar haur edo nerabe bizi daitezkeen urte osoan, hezitzaile-talde batek artaturik. Baliabide hau gurasoen aldetik oinarrizko premiak ase gabe dituzten haur eta gazteentzat da.

INFORMAZIO GEHIAGO

KALEKO HEZKUNTZA

Kaleko Hezkuntza Programa haurra edo nerabea garatzen den gizarte- eta harreman-sisteman esku-hartze espezializatua egiteko baliabidea da, haren ingurune hurbilenean eta hiriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen antolamendu-testuinguruan lehen jarduera gisa.

INFORMAZIO GEHIAGO

LANKIDETZA JUSTIZIAREKIN

Arabako Lurralde Historikoan, gazte-justiziaren arloko ingurune irekiko neurri judizialen betearazpena (SMMA) eta Arabako Deribazio Judizialaren bidezko Familia Elkargunea (FE) kudeatzen ditugu, biak ere Eusko Jaurlaritzaren mendekoak (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Justizia Zuzendaritza).

INFORMAZIO GEHIAGO

INKLUSIORAKO ESKU-HARTZEA ETA PROGRAMAK

Zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen gizarte-inklusiorako zerbitzu eta programen helburua da pertsona horietako bakoitzari, banaka eta taldeka, beren trebetasun sozialak eta pertsonalak hobetzen laguntzea, bai eta ingurunean duten parte-hartzea ere.

INFORMAZIO GEHIAGO

GARBINGURUNEXT: INGURUMEN-ZERBITZUAK

Irsearabak kudeaturiko programa eta zerbitzu guztietan hobekuntzak egitea ahalbidetuko diguten aukerak aztertzeko kezkatik sortu da. IRSEARABA S. COOP.-en Proiektu Orokorrean txertatua, ingurumenaren alorreko jardunbide egokien ezarpena bultzatu nahi du, gizarte esku-hartzearen esparruko laguntza-prozesuen zeharkako ardatz gisa.

INFORMAZIO GEHIAGO