Irsearabak kudeatzen dituen programa eta zerbitzu guztietan hobekuntzak sartzeko aukera emango diguten alternatibak aztertzeko kezkatik sortu da. IRSEARABA S. COOP. erakundearen Proiektu Globalean txertatuta, ingurumen-jardunbide egokiak hartzea bultzatu nahi du, gizarte esku-hartzean laguntzeko prozesuen zeharkako ardatz gisa. Aurreko ibilbidetik abiatuta, gizarte- eta hezkuntza-prozesuei eta gizarteratze-prozesuei ezagutza eta esperientzia ematen dizkie, ikuspegi berritzaile eta diziplina anitzeko proiektuak garatzeko aukera emanez.

Natura-ingurunearekin lotutako hainbat eremutan zerbitzu espezializatuak ematen jarraitzen du, bai zuzeneko kontratuen bidez, bai azpikontratazioaren bidez. Ingurumen-hezkuntzarako prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduerekin osatzen du bere zerbitzu-eskaintza.

Irsearabak kudeatzen dituen zerbitzu eta programetan arreta ematen zaien xaurgarritasun edo gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak dira artatutakoak.

GarbinguruNext programan parte hartuz izandako bizi-ibilbideengatik beren gaitasunak eta trebetasunak hobetu ditzaketen haur, nerabe, familia eta, oro har, helduak dira.

Helburua

Gizarteratzeko ibilbidean dauden eta laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako ingurumenari buruzko eremu bat sortzea. Horrez gain, ingurumen-hezkuntzarako prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak eskaintzen dira.

Kudeaketa

  • Basaldea enpresa-hazitegiaren kudeaketa, asistentzia eta kontrola. Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailaren mende dago 2018tik. 2023/CO_ASER/0057 espedientea.
  • Kudeaketa propioko programa: Baratza ekologikoa: Baratzain

Proyectos relacionados