Landa-eremuko gizarteratze-zerbitzua, Oinez programaren bidez, Landa eremuan bizi diren eta Udalerrietako Oinarrizko Gizarte zerbitzuen bidez gizarte-bazterkeria arrisku egoeran diagnostikatutako pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko aukera bat da. Etengabeko arreta malgua eta iraupen aldakorrekoa eskaintzen da, prozesu zirkularrak eta parte-hartzaileen bizi-uneak kontuan hartuta. Prozesua arrakastatsua izan dadin borondatezkotasuna eta motibazioa funtsezko elementuak dira.

Helburua

Gizarteratzea sustatzea, honako hauen bidez:

  • Gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzea, emakumeek eta gizonek bizitzako esparru guztietan bizi dituzten egoera desberdinak kontuan hartuta.
  • Parte hartze eta laguntzarako sare sozialak sortzea.
  • Autonomia pertsonala sustatzea eta arrakala digitala murriztea.
  • Gizarte-bazterkeriako egoeran eta/edo arriskuan dauden pertsonei buruzko gizarte-pertzepzioa hobetzea, ikuspegi komunitario batetik.

Kudeaketa

  • Sail instituzionala: Arabako Foru Aldundia. Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea. Espediente zk.: 10/23
  • Hurrengo eremuak kudeatzen ditugu:
    • Araba ipar-ekialdea: Araia, Agurain, Dulantzi, Urkabustaiz, Legutio.
    • Araba hegoaldea: Ribabellosa, Iruña Oka, Gaubea, Argantzun, Oion, Guardia,
    • Lantziego, Eltziego, Bastida, Kanpezu, Maeztu.
  • 2017az geroztik.
  • Inklusio-guneak 1994az geroztik kudeatzen ditugu.