Egoera ahulean dauden pertsonak gizarteratzeko zerbitzu eta programek banakako zein talde mailan laguntzea dute helburu, gaitasun sozio-pertsonalak eta ingurunean duten parte-hartzea hobetzeko.
OINEZ PROGRAMA
Landa-eremuko gizarteratze-zerbitzua, Oinez programaren bidez, Landa eremuan bizi diren eta Udalerrietako Oinarrizko Gizarte zerbitzuen bidez gizarte-bazterkeria arrisku egoeran diagnostikatutako pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko aukera bat da.
GIZARTERATU PROGRAMA
Gizarteratu programa autonomia eta enplegua lortzea errazten duten ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko prestakuntza-programa bat da, Gasteizko Udaleko Gizarteratze Zerbitzuko Gizarteratze eta Laneratze Unitateak sustatua. Udaleko Gizarte Zerbitzuek artatutako pertsonei zuzenduta dago.