Gizarteratu programa autonomia eta enplegua lortzea errazten duten ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko prestakuntza-programa bat da, Gasteizko Udaleko Gizarteratze Zerbitzuko Gizarteratze eta Laneratze Unitateak sustatua. Udaleko Gizarte Zerbitzuek artatutako pertsonei zuzenduta dago.
Esparru horren barruan, IRSEARABAk lizitazio bidez kudeatzen du Sukaldeko Oinarrizko Eragiketen Profesionaltasun Ziurtagiria akonpainamendu bidez lortzeko Ikastaroa, eta lankidetza-hitzarmen bat du Biltegiko Jarduera Osagarrien Profesionaltasun Ziurtagiria akonpainamendu bidez abian jartzeko.
Gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden kolektiboen Gizarteratzeko ibilbide pertsonalizatuen lan-testuinguruan, prestakuntzak funtsezko zeregina du pertsonaren gaitasunak hobetzeko, abiapuntuko baldintza hobeagoetan kokatzen baitu, etorkizuneko laneratzea planteatu eta/edo ahalbidetzeko.
Horregatik, bi profesionaltasun-ziurtagiri horiek sukaldaritzaren eta logistikaren sektoreetan programatzen dira. Sektore horietan, langileen eskaria dago, eta gizarte laguntza behar dute, balio erantsi gisa, lan-ohiturak bultzatzeko, gaitasun soziopertsonalak hobetzeko, konpromisoa sustatzeko eta gizarteratze-ibilbidearen fase aurreratuan dauden pertsonen ikaskuntzan laguntzeko.
Era berean, prestakuntza arautuak direnez, prestakuntza bidezko errotzea eskatzeko eta dokumentuak erregularizatzeko aukerak zabaltzeko balio dezakete, horrekin batera, prestakuntza horiek egiten dituzten pertsona askok lan-merkatuan sartzeko aukera izango dute.